
Gure misioa da enpresen garapen zientifiko eta teknologikoa sustatzea eta, ondorioz, gizartearena ere bai

Ekonomia globalak, korporazio global bihur gaitezen eskatu digu.
Modu horretan jarduten dugu honako hauek eskuratzeko:
• Ezagutzak • Talentua • Ideiak • Baliabideak • Joerak
Gurea bezalako abangoardiako jarduera batean, bokazio globala eduki behar du Tecnaliak, egiten duen guztian. Ez luke, bestela, zentzurik izango. Globala da, teknologiaren abangoardian egotea helburu duten produktuak eta zerbitzuak garatzen dituelako. Globala da, munduko edozein txokotan saltzeko eta industrializatzeko produktuak sortu nahi dituelako. Globala da, zientziak munduko edozein lekutan garatzen duenarekin elikatu gura duelako. Globala da, nahita talentua erakarri nahi duelako, dagoen lekuan dagoela. Globala da, elkartrukerako eta lankidetzan aritzeko prest dauden ezagutza-kolektiboen parte izan nahi duelako.
Modu horretan, zerbitzu teknologiko eta langileak trebatzeko beharrak bermatzen dizkiegu gure bezero eta kideei, kanpoan dituzten kokapenetarako.
© 2010 TECNALIA Corporación Tecnológica Parque Tecnológico de Bizkaia. C/ Geldo, edificio 700. E-48160. Derio – Bizkaia (SPAIN)
T. +34 94 404 14 44 F. +34 94 404 14 45 info@tecnalia.info