tecnalia - Corporación tecnológica

tecnalia - Corporación tecnológica
Juntos no tenemos límites

Gure misioa da enpresen garapen zientifiko eta teknologikoa sustatzea eta, ondorioz, gizartearena ere bai

Zuk zaude:
  • Hasiera
  • Tecnaliari buruz
  • Zifrak eta letrak

Zifrak eta letrak

Ezin da zenbaki hutsekin azaldu hainbeste jenderen jarduera, hainbeste proiektu eta ilusio izan dituen urte bat.

Garrantzitsuena zifra, ehuneko, estatistika bakoitzaren atzean dagoena da.

Adierazgarri argi eta arruntena negozio zifran dago: %14 egin du gora ekitaldi honetan, eta 144 milioi euro lortzera iritsi da. Gora egin dugu garatutako proiektu kopuruan ere, eta finantzaketa publiko eta pribatuaren arteko orekari eusten jarraitzen diogu; korporazio teknologiko bat izateko eta Europa mailako beste esperientzia batzuen aldean bikaina da hori.

Sarreren eboluzioa

2001etik, Tecnaliaren jatorrizko gunea sortu zenetik, 2007ra, negozio-zifrak etengabe eboluzionatu dira; batez ere, Negozio-Unitate bakoitzak izan duen hazkundeari esker eta Korporazioaren barruan sortu diren sinergiei esker.

144
milioi euro
2008ko sarrerak, guztira
Grafico evolución de los ingresos

1.570
langile
Tecnaliaren plantillan*

3.235
bezero

20
patente
eskatu dira 2007an

Sarreren jatorria

Jardueraka

Gráfico representativo de ingresos según actividad

  • Proyectos: 83%  I + G proiektuak
  • Servicion: 7%  Berrikuntza eta Lehiakortasunari laguntzeko zerbitzuak
  • Evaluación: 10%  Adostasunaren Ebaluazioa

Grafikoan ikus daitekeenez, Tecnaliaren jarduerarik handiena Ikerketa eta Garapen proiektuetan dago (% 83).

Sarreren jatorria

Finantzaketa-motaren arabera

Gráfico representativo de ingresos según financiación

  • Proyectos: 83%  Kontratupeko Proiektuak (KP)
  • Servicion: 7%  Finantzaketa Publiko Lehiakorra (FPL)
  • Evaluación: 10%  Finantzaketa Publiko Ez Lehiakorra (FPEL)

Proiektuen finantzaketak publiko eta pribatuaren arteko egitura orekatua du; horixe adierazten digute grafiko honetan ageri diren ehunekoek.

Etorkizunean inbertitu dugu:

  • • Ekipamendu eta azpiegitura teknologiko berrietan (30 milioi euro)
  • • I+G proiektuen garapenean (56 milioi euro)
  • • Garatze-bidean diren eremuetan eta arriskuko eremuetan proiektu estrategikoen alde egiten dugu.

Urtero fakturazioaren %0,5 inbertitzen dugu proiektu mota horiek bultzatzeko. Proiektu horiek haustura ekarriko duten teknologiak garatzeko eta etorkizuneko produktuak, prozesuak eta zerbitzuak sortzeko izaten dira.

 

Etorkizuna dakargu

europako Zazpigarren
Esparru-Programa

2007an hasi zen, eta 2013 arte izango da.

78 Finantzatutako
proiektuak

11 Tecnalia buru
izan den proiektuak

25,7 milioi euro
itzuli dira

Sarrerak

Espainiako Estatuko lehenengo entitate pribatua Europako itzulkinetan

 

Cenit
38 proiektutan
parte hartzen

(onetsitakoen % 62)

Guztira, 44,4 milioi euro

CENIT programa (Ikerketa Teknikoko Partzuergo Estrategiko Nazionalak) Ingenio 2010 programaren barruan dago sartuta. Espainiako Gobernuaren proiektu bat da Ingenio 2010, eta datozen urteetan I+G-n inbertsio publikoa nahiz pribatua handitzea du helburu. 2010ean eremu horretan egindako inbertsioa BPGren % 2 izan dadin lortu nahi da. Horretarako, CENIT programa ezinbesteko tresna da. Izaera estrategikoa, dimentsio handia eta irismen zientifiko-tekniko luzea duten industriaikerketako proiektu handi integratuak finantzatu nahi ditu; horien helburua produktu, prozesu edo zerbitzu berriak sortzeko erabilgarri izan daitezkeen ezagutza berriak sortzea da, horrek Espainiako ekoizpen-ehunari teknologiaren aldetik hobeto kokatzen lagunduko baitio.

© 2010 TECNALIA Corporación Tecnológica Parque Tecnológico de Bizkaia. C/ Geldo, edificio 700. E-48160. Derio – Bizkaia (SPAIN)
T. +34 94 404 14 44 F. +34 94 404 14 45 info@tecnalia.info