tecnalia - Corporación tecnológica

tecnalia - Corporación tecnológica
Juntos no tenemos límites

Gure misioa da enpresen garapen zientifiko eta teknologikoa sustatzea eta, ondorioz, gizartearena ere bai

Zuk zaude:
  • Hasiera
  • Tecnaliari buruz
  • Izarren harrobia

Izarren harrobia

Tecnaliak OTEB-ak sortzea sustatzen du

Tecnaliak Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) sortzeko jarrera aktiboa du. Proiektu horiek, sortu zirenetik, jabetza industrialeko produktuak, zerbitzuak, erakusleak eta/edo aktiboak lortu nahi dituzte. Gure Negozio-Unitateek egiten duten espezializazio, zainketa eta prospektiba-lanari esker lortzen dira.

Sortutako aktiboak hiru modutan ustia daitezke, eta Tecnaliaren kide diren zentroen ohiko jardueraren barruan, beti:

1. Enpresara teknologia eskualdatuta (ezagutzen, patenteen edo lizentzien bidez).

2. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatuta.

3. OTEBak sortuta.

 

Enpresak sortuz, korporazio honek:

• Gizartean lana eta aberastasuna sortzen laguntzen du.

•Ikerketa-jarduera handitzen du, ezagutza trinkoko enpresa berrien ehun berria sortzen ari baikara.

•Epe ertain-luzera, gainbalioak sortuko ditu, eta gainbalio horiek ikerketan edo enpresa berriak sortzen inbertituko dira.

• Korporazioko zientzialari eta teknologo gazteen espiritu ekintzailea sustatzen du.

Gizartean lana eta aberastasuna sortzen laguntzen dugu.

Emaitzak lortzeko, ezinbestekoa da pertsona ekintzaileak izatea, eta helburu horrekin Tecnaliak Euskadiko Team Academy sortu du. Helburu nagusia etorkizuneko lider ekintzaileak trebatzea da, oreka eta prestakuntza akademikoa oinarri hartuta, ikertzaile eta teknologoen garapena eta ezagutza teknikozientifikoak oinarri hartuta, eta ezagutza horiek enpresa-eremuan praktikan jarrita. Azken finean, Euskadiko Team Academy-ren zeregina ezagutzako eremu intentsiboetan taldean ekiten dioten liderren esperimentaziorako, ikasketarako eta garapenerako eremu ireki bat sortzea izango da.

Emaitzak begien bistakoak dira. Gaur egun, Tecnaliak 100 lagun baino gehiagori lana ematen dieten 29 enpresatan hartzen du parte.

Tecnalia parte den
OTEB ak

© 2010 TECNALIA Corporación Tecnológica Parque Tecnológico de Bizkaia. C/ Geldo, edificio 700. E-48160. Derio – Bizkaia (SPAIN)
T. +34 94 404 14 44 F. +34 94 404 14 45 info@tecnalia.info