
Gure misioa da enpresen garapen zientifiko eta teknologikoa sustatzea eta, ondorioz, gizartearena ere bai
TECNALIA sektore sendo bati garatzen laguntzen ari da, alor jakin batzuetan erreferentziazkoa den sektoreari. Horretarako, telekomunikazioen I+G+bn kolaboratzen du, administrazioari lagunduz eta sektoreko enpresa teknologikoei balioak igorriz. Hain zuzen ere, produktuak eta teknologiak igortzen dizkie sektoreko enpresei, merkatuan punta-puntako posizioetan egoteko behar duten ezagutza, independentzia, kostuen aurrezkia, azkartasuna edota aurrerapena izan dezaten.
Proiektuen erreferentziak [PDF]
Imagen cedida por Philips
Hainbat sareren gainean ustiapen eta zerbitzuen eredu bateratua izateko joera du berrikuntzak, eta sare finko-mugikorrak bateratzen ditu, baita zerbitzuak emateko plataformak ere. Hona hemen Telecom-en I+G zerbitzuak: teknologia berrien azterketan laguntza ematea, horiek ezartzeak duen inpaktua ebaluatzea, irtenbideak diseinatzea, test-bed eta pilotuak, proiektu teknologikoen kudeaketa, trebakuntza, zaintza eta prospektiba.
Aldi berean bi helburu hauek betetzea da erronka: batetik, sareen berrikuntza ebolutiboa lortzea, eraginkorragoak bihurtzeko eta egungo gizartearen komunikazio-beharrak hobeto jasateko, eta, bestetik, erabateko berrikuntza izatea, etorkizuneko Internet sarearen egitura-aldaketa saihestezinerako oinarriak finkatzeko. Telecom-en I+G zerbitzuek hainbat arlo estaltzen dituzte: ikerketa eta teknologia berrietan oinarritutako sistema osoak diseinatzeko euskarrietatik hasi, eta proiektu osoen kudeaketara arte, Time-to-Market bikaina bermatuta.
Informatika eta komunikazioko baliabideak optimizatzeko eta osagai elektrooptikoen eraginkortasuna eta konplexutasunaren kudeaketa hobetzeko joera du berrikuntzak. Ezinbestekoa da egun maneiatzen diren baino erakunde gehiago eta sareen gaitasun handiagoa maneiatzeko prestatzea; epe eta garapen-kostu txikiagoak izango dira, gainera. Teknologiaren ikerketa, garapena eta transferentzia eta jabetza intelektualaren osagaiak, trebakuntza eta zaintza ematen ditu Telecom-ek, gure bezeroen eskaerei erantzuteko eta behar horiei aurre hartu ahal izateko.
© 2010 TECNALIA Corporación Tecnológica Parque Tecnológico de Bizkaia. C/ Geldo, edificio 700. E-48160. Derio – Bizkaia (SPAIN)
T. +34 94 404 14 44 F. +34 94 404 14 45 info@tecnalia.info