
Gure misioa da enpresen garapen zientifiko eta teknologikoa sustatzea eta, ondorioz, gizartearena ere bai
Softwareak eduki teknologiko handia du, baina baita giza edukia ere. Horregatik, integratzailea da gure ikuspuntua; teknologia eta tresnak garatzeaz gain, kudeaketa eta transferentzia-prozesuak ere sartzen dira. Hala, zenbat ezin daitekeen balioa sortzen dugu gure bezeroentzat.
Software-sistemak eta -zerbitzuak garatu, egiaztatu eta baliozkotzeko I+G+b proiektuak. Garapen-inguruetarako prozesuak, metodologiak, arkitekturak eta tresnak. Prozesu, zerbitzu eta segurtasunaren estandarrak. Teknologia berrien ikerketa aplikatua, egokitzea eta baliozkotze esperimentala.
Teknologia-planak definitu eta hedatzea. Espainiako (PROMETEO, hormasistematan; INES, software eta zerbitzuetan; eta eSEC, segurtasun eta konfiantzan) eta Europako (ARTEMIS eta NESSI) plataforma teknologikoak zuzendu eta horietan parte hartzea, ikerketa-agenda estrategikoak garatzeko.
Trebakuntza eta aholkularitza software-ekoizpenerako teknologietan. Software-prozesuak eta informazio-teknologien zerbitzuak hobetzeko proiektuak. Nazioarteko kalitate-ereduei jarraituta ezartzea eta ziurtatzea. Informazio-teknologien kudeaketa kuantitatiboa, metrikoak eta araudia.
Zenbait enpresa ertain eta txikiren interesak biltzen dituen ekimenak definitu eta hedatzea, erakunde sustatzaile batek koordinatuta (sektoreko elkartea, informazio-teknologiaren clusterra, eskualde-berrikuntzaren zentroa, parke teknologikoa); baliteke horiek Gobernuaren laguntza jasotzea. Informazio-teknologien sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea dute helburu.
Nazioarteko hitzaldiak antolatzea informazio-teknologien sektoreko ikertzaile eta profesionalentzat. Sektoreko negozio-topaketa aldeaniztunak antolatu eta sustatzea. Eskualde eta nazioarteko proiektuak garatu eta kooperazio-sareak hedatzea.
© 2010 TECNALIA Corporación Tecnológica Parque Tecnológico de Bizkaia. C/ Geldo, edificio 700. E-48160. Derio – Bizkaia (SPAIN)
T. +34 94 404 14 44 F. +34 94 404 14 45 info@tecnalia.info