Gure misioa da enpresen garapen zientifiko eta teknologikoa sustatzea eta, ondorioz, gizartearena ere bai
Osasun
TECNALIAko Osasun Unitateak, 1995. urteaz geroztik, Osasunerako materialen aplikazioak garatzen ditu, biomaterialetan, nanoteknologian eta bioteknologian espezializatuak. Ordutik hona, ikerketa eta transferentzia teknologikoaren inguruko jarduera garrantzitsua egin dugu, industria-eremuarentzat (osasun produktuen fabrikatzaileak) nahiz arlo mediko eta ospitaleentzat.
Proiektuen erreferentziak [PDF]
Aplikazio biomedikoetarako biomaterial aurreratuen gaineko ikerketa
Diagnostikorako biosentsoreak
eta gailuak
Diagnostikorako nanomaterialak eta gailuak. Biofuntzionalitatea.
Leheneratzeko medikuntza
Zelula-terapiarako hiru dimentsioko matrizeak eta/edo euskarriak. Ehunak leheneratzeko material konposatuak. Kontrolatutako dosifikaziorako materialak. Zelulak kontserbatzeko materialak eta prozesuak.
Ezarri ezin daitezkeen gailuak, inplanteak eta protesiak
Mikrobioen aurkako materialak, osteoinduktiboak, errefusatzearen aurkakoak eta antikoagulanteak. Biotribologia. Forma-memoria duten materialak. Isolamendu termikorako, eroankorrerako materialak edo material iragazgaitzak.
Osasun produktuen edo produktu biomedikoen garapena
Produktu berriak garatzea eta produktuak hobetzea. Ekipamenduaren diseinua eta fabrikazioa.
Osasun produktuen EE marka
- Biobateragarritasun saiakuntzak ISO 10993 arauaren arabera eta karakterizazio kimiko eta mekanikoko saiakuntzak. Erabateko kalitatearen sistema ezartzea (ISO 13485). Aholkularitza produktu biomedikoentzako “Technical File” egiterakoan (93/42/EEC, 90/385 EEC, 98/79/EEC,… arteztarauen arabera). Produktu biomedikoak esterilizatzeko metodoak baliozkotzea. Produktu ezberdinei zer-nolako araudia aplika daitekeen aztertzea. Teknikaren egoera eguneratzea.
Portaeraren ebaluazioa zerbitzuan
- Portaera mekanikoa eta nekearekiko erresistentzia. Esate baterako, karganekea bidezko haustura,…
- Korrosioa, lixibiazioarekiko erresistentzia.
- Diseinu-alderdien ebaluazioa.
- Piezak berriz diseinatzea.
- Esterilizazio-prozesuen efektuak materialean.
- Akatsen analisia.
Produktuen eta biomaterialen karakterizazioa
- Biobateragarritasun saiakuntzak ISO 10993 arauaren arabera.
- Toxikotasun saiakuntzak.
- Karakterizazio mekanikoko saiakuntzak eta neke-saiakuntzak egitea; esate baterako, UNE-EN-ISO 14801 arauaren arabera.
- Karakterizazio kimikoko eta korrosioarekiko erresistentziaren gaineko saiakuntzak; esate baterako, ISO 10271 eta ISO-11979-5 arauen arabera.
Zerbitzu teknologiko aurreratuak
- Mikroskopia, Karakterizazioa eta Analisi Nanoestrukturalen teknika aurreratuak.
- Biomaterialen eta erabilera medikoko materialen azaleren eta interfazeen propietate mekanikoen azterketak; nanoindentazioa.
- Geruza biobateragarrien akaberen eta lodieren neurriak, maila nanometrikoan.Nanoperfilometria eta zimurtasunak.
- Biomaterialen eta erabilera medikoko materialen analisi kimikoa.Raman espektroskopia.
- Biomaterialen eta erabilera medikoko materialen azaleren eta barruko aldeen analisi kimikoa eta nanoestrukturala.
- Geruza eta estaldura esterilizagarrien eta ez itsaskorren analisia sakonera ezberdinetan. Fotoelektroien espektroskopia (XPS) eta AUGER.