tecnalia - Corporación tecnológica

tecnalia - Corporación tecnológica
Juntos no tenemos límites

Gure misioa da enpresen garapen zientifiko eta teknologikoa sustatzea eta, ondorioz, gizartearena ere bai

Zuk zaude:

itzuli

Sareetako diagnostikoa

GPON-Doctor 8000 "Powered by Tecnalia"

GPON-Doctor 8000 produktu berritzaile bat da, GPON sarea "klik bakar batez" atzemateko, aztertzeko eta ebaluatzeko aukera ematen duena; arlo horretako Europako lehen produktua da.

Sare-azpiegiturek etengabe aldatzen jarraitzen dute, banda zabaleko zerbitzu-eskaintza handitzeko eta hobetzeko. GPON (Gigabit Passive Optical Network) sareak du etorkizun oparoenetakoa sarbide-alternatiben artean. Zuntz-sare horrek banda zabalagoa du, egungo DSL- eta kable-irtenbideekin alderatuz. Ipar Ameriketako, Latinoamerikako, Europako, Indiako eta Singapurreko teknologia gustukoena da GPON.

GPON-Doctor 8000 sareari esker, telekomunikazioetako operadoreek eta ekipo-fabrikatzaileek azkartu egin ditzakete hedatze- eta garapen-prozesuak, elkarreraginkortasuna dagoela egiazta dezakete eta Banda Zabaleko Sareetan jarrera ona dutela ziurtatu.

"Powered by Tecnalia" programaren parte da GPON-Doctor 8000. Tecnalia-Telecomek parte hartzen duen I+G proiektuen ikerketa aplikatuaren emaitzak ematen dizkio programa honek enpresa-komunitateari.

Produktu berrien berrikuntza bizkortzeko irtenbide ezin hobea da, dagoeneko probatuta eta baliozkotuta dauden irtenbideak hartzen baititu oinarri. I+Gko aktiboen multzo bat da —hala nola erreferentziazko lizentziak, plataformak, zerbitzuak, modeloak eta diseinuak—, erakundeek erabil ditzaketenak berritzeko gaitasuna hobetzeko, garapen-denbora murrizteko edo gaikuntza-prozesuak bizkortzeko.

TELNET-RI enpresa aragoiarrarekin lankidetzan garatu dute GPON-Doctor 8000; enpresa hori aditua da sektore teknologikoetarako ekipoak eta sistemak garatzen eta fabrikatzen.

Telecom, Europako telekomunikazio-buruekin

Tecnaliako Telecom Unitateak Europako telekomunikazio-aditu nagusietatik 120 elkartu zituen Bilbon, "Etorkizuneko Internet" garatzeko funtsezko zenbait alderdi aztertzeko: segurtasuna, mugikortasuna, zerbitzu-kalitatea (QoS) eta birtualizazioa, besteka beste. Europako Batasunak bultzatzen duen Future Internet Assembly-ko partaide izateko hautatu berri duten eta partaide gaituen 4WARD proiektu europarraren barruan antolatu zen topaketa.

© 2010 TECNALIA Corporación Tecnológica Parque Tecnológico de Bizkaia. C/ Geldo, edificio 700. E-48160. Derio – Bizkaia (SPAIN)
T. +34 94 404 14 44 F. +34 94 404 14 45 info@tecnalia.info